martes, 18 de septiembre de 2012

Bizkaiko Campusean 181 sinadura batu dira jada creditrans txartelen merkatzearen alde


                                                                               Amaia LARRUZEA MOTXOBE

            BIZKAIBUS eta BILBOBUS garraio publikoen hezkuntza-zentroetarako linea merkeagoa izan dadin sinadura-bilketa martxan dago. Proiektua autobus gidari batek, UGT-ko kide batek, sortu zuen duela urtebete. Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio sailari eta Bilboko Udaletxeko zerbitzuen ustiapenaren arduradunei zuzenduta dago aldarrikapena. Sinatzaileek autobus publikoen agiriak Bilboko metrokoari parekagarriak izatea eskatzen dute, izan ere, horrelako zerbitzua eskaintzen ez duen Euskal Herriko garraio bakarra da.
Sinadura-bilketa bi eratara emateko aukera sortu dute. Unibertsitateko idazkaritza eta atezaindegietan aukera izateaz gain, web orrialdea ere sortu dute. Bertan, eskaera sinatu daiteke eta proiektuan parte hartu. “Bakoitzean gehiago dira idazkaritzara hurbiltzen direnak haien sinadura eman nahian”, adierazi du Bizkaiko Campuseko errektoreordetzako idazkariak. 

Bidaia garestituz
BEZaren igoeraren ondorioz, creditrans txartelen prezioak gora egin du. “Iaz UPV-Zornotza linearen prezioa euro batekoa zen. Aurton aldiz, 1,10 eurokoa”, azaldu du Soiartze Alberdi zornotzarrak. Bakoitzean gehiago dira proiektu honen alde daudenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario